Euskara biziberritzea azaltzeko eredu estatistikoa

2018 
Hizkuntzen arteko ukipen egoeran, hizkuntza gutxiko hiztun guztiak elebidun direnean, euskararen erabilera, oro har, zorizko gertaera bilakatzen da. Hau da, hizkuntza gutxituaren erabilera probabilitate-eredu jakinaren araberakoa da. Txillardegiren azterketa matematikoa abiapuntua dela, artikuluan, euskararen erabileraren probabilitate-funtzioa zehaztu, oinarrizko ezaugarriak definitu eta eredu estatistikoaren erabilerarako azalpenak agertzen dira. Horretarako euskararen kale-erabileraren datuak erabiltzen dira eta, halaber, eredu estatistikoaren bitartez, datuok interpretatzeko eta ebaluatzeko irizpideak azaltzen dira.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    • Machine Reading By IdeaReader
    0
    References
    0
    Citations
    NaN
    KQI
    []